lunes, 21 de abril de 2008

Ikastaroa

Hasiera batean ez nekixen asko blogei buruz ta egixa esanda ikastaroai esker zertxobait gehixau ikasi dot. Esperientzi politte iruditu jat besteekin harremanetan jarteko bebai.
Nire bloga prestatzeko hirugarren ariketan azaldutako blogai jarraituz in dot, www.blogak.com/katixa alegia. Gustau jaten euskalkixen aipamena itxia ta halxe in dot, hauen omenez.
Laugarren ariketan blog batzuen harremana aztertu nauen, familia ta eskolan arteko harreman estua irakasle ta ikaslien artekua. Irakaskuntzan blogen erabilpena baliogarrixa dala uste dot. Irakasliek etengabe informaziñua jar leikez , ikasleei zuzenduriko blogen bidez ,ikasliei behatzeko blogak izan leike be, baita irakaslien artian iradokizunak ixteko.
Aipamenak: www.earra huan; www.sustraia(ver)piztu!blog; http://cachondos.worspress.com; http://domingomendez.blogspot.com bestiak beste.

domingo, 20 de abril de 2008

Herritarren ahotsak

Aurreko albiste batzuetan webgune baten berri jaso nuen: http://www.ahotak.com alegia. Kuxkuxeatzen egon naiz ta interesgarria iruditu zait batez ere aurreko gaiekin lotuz. Proiektu honen helburua Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da. Hemen adinetako jendeari elkarrizketak egiten dizkiete euren euskara eta bizipenaz jasoz. Modu honetan herritarren artean zabaltzen dituzte beraien AHOTSAK eta ezagutazten dute besteei.
Animatzen dotzuet sartzera ta parte hartzera bebai!!

sábado, 19 de abril de 2008

Eskola eta hizkuntza

Gipuzkoako herri batekua izan arren gure herrixan bizkeiera erabiltzen dou. Nik pertsonalki nahasketa dauket gurasuak naparrak dielako.
Irakaslia naz ta hasiera batian oso arrarua itxen jaten euskara batuaz hitzegitia ikasliekin, kostatzen jaten . Oin urtiak diala, klasiak emuterakuan batueraz itxen dot baina inoiz gure " etxekua" ahaztuz. Lankidiekin mantentzen dou eta politta izaten da bakoitzak dituen berezitazunak adieraztia, aberatsa oso.
Naparruen bizi naz , zonalde horretan euskara batua izaten da gehien entzuten douna ta politta izaten da gure herrietako euskalkiekin topo itxia, elkartrukatzeko ta erlazionatzeko.

Euskalkiak


Zenbat euskalki ditugu?

Euskal Musika



Arrakasta lortu duten euskal taldeek, euren euskalkian abestuz